Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Cabezo de la Loma de la Madera

434 metro
Bardeak mendilerroa - (Bardeak, Nafarroa Garaia)

Bardeetako tiro poligonoaren hego bazterrean dagoen "cabezo" ezagunetako bat, Balsa de Zapata ingurunetik nahiko gertu dagoena. Cabezo Gancho (509 m) eta Rincón del Bú ingururako bide nagusian dagoen tontor txiki baina nabarmenetako bat da. Bardeen erdigune osoa aurkituko dugu parez pare "cabezo" honetatik. Tontor txiki eta berezitu bat dauka igoeraren eskuin aldera (mapetan tontor gisa markatzen dena), baina garaiera handiena ezkerretara gorago daukan beste gailur zabal batean aurkituko dugu. Tontorra ere bertan dago adierazita harri-meta baten bidez.

Informazio praktikoa:

  • Bardeetako pistatik: 45' (2 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK

Cabezo de la Loma de la Madera mendiaren argazkia