Udalatx Udalako mendigunean kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena. Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (979 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.120 m). Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duenak, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.
Informazio praktikoa:
- Udala auzotik: 1,5 ordu (4 km).
- Elorriotik: 2 ordu (6 km).
- Kanpazartik: 1,5 ordu (3 km).
IGOERAK
Alfredo Urrutia
2024-05-03 11:01Jose Calleja
2024-05-03 10:47Jose Calleja
2024-05-03 10:16xabi lasa
2024-04-30 17:32Zugasti.
2024-04-30 17:12Zugasti.
2024-04-28 11:50Sara Andrade
2024-04-28 11:48xabi lasa
2024-04-24 17:35Zugasti.
2024-04-21 16:52????
2024-04-21 10:25Besaideko Naparra
2024-04-21 10:22Zugasti.
2024-04-20 17:40Iñaki Osoro
2024-04-20 13:06urtzi arana
2024-04-20 10:32iker legarretaetxebarria
2024-04-20 10:32xabi lasa
2024-04-19 17:13Iban Txin
2024-04-19 13:03Begotxu Telleria
2024-04-13 09:47Mireia Flores
2024-04-13 08:07Mireia Flores
2024-04-13 07:46