Erronka: LABORAL erronka 2026
Igo itzazu L.A.B.O.R.A.L. hitza osatzeko behar diren 7 mendi eta irabazi sariak urte amaieran.
Egitasmo berri honetan Laboral Kutxa dugu laguntzaile eta ondorengo erronka proposatu die euskal mendizaleei: L.A.B.O.R.A.L. hitza osatzen duten hizkiekin hasten diren mendiak igotzea, L.A.B.O.R.A.L. osatu arte. Euskal Mendizale Federazioaren katalogoan dauden mendiek bakarrik balioko dute erronka honetarako, hau da, 100 mendien lehiaketarako balio duten 600 gailurrek.
Esate baterako, Larrunarri, Anboto, Baigura, Oiz, Ranero, Akondia eta Larhun igo ditzakegu, edo hizki horiekin hasten diren beste edozein mendi, eta nahi den ordenean.
Salbuespen bakarra R letrarekin egingo dugu: kasu horretan, R hizkia daukan edozein mendik balioko du, R hori edozein posiziotan duela ere (PaRdarri, GanekogoRta, SeRantes...). Horren arrazoia da Euskal Herriko mendien katalogoan oso mendi gutxi direla R hizkiarekin hasten direnak: Ranero (Bizkaian) eta beste bospasei Araba eta Burgosko mugan.
Urte amaieran erronka gainditu duten mendizaleen artean Laboral Kutxak sariak banatuko ditu. Erronkan parte hartu eta sariak jaso ahal izateko, EMF-Mendiak aplikazioa erabili beharko da eta federatuta egon beharko da.

Informazio gehigarria: