Cookieak itxi

Mendiak.eus, Euskal Herriko mendien webgunea eta aplikazioa

Mendia da gure aukera

EMF MENDIAK Euskal Herriko mendizaleengan pentsatutako egitasmoa da, Euskal Mendizale Federazioaren eta CodeSyntax enpresaren artean garatua. 2016. urtean sortu zuen CodeSyntaxek eta Federazioak kudeatzen du 2026. urteaz geroztik, bi erakundeen arteko elkarlanari esker.

Aplikazioaren helburu nagusia da Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea euskal mendizaleei, informaziorako; eta, horrekin batera, mendira igo ahala, mendizaleak zer mendi igo dituen zerrendatzea, puntuatzea, elkarbanatzea, eta abar.

Egitasmo honek 2 plataforma ditu:

  • Mendiak Aplikazioa, Android eta iOS sistemetarako garatutako APP erabilterraza. Aukera ematen du igoerak markatzeko, mendiak puntuatzeko, igoerak sare sozialetan partekatzeko, eta abar.
  • Mendiak.eus webgune hau berau, non aplikazioaren bidez jasotzen diren datuak bistaratzen diren. Igoerak markatzeko eta informazio guztia ikusteko aplikazioa jaitsi behar da.

.....................

Mendizalea bazara eta oraindik ez baduzu ezagutzen, jaitsi Mendiak APPa eta probatu!

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du IKT eta euskalgintza deialdietan.

.....................

Ezaugarri nagusiak

  1. Euskal Herriko mendi nagusien zerrendak, fitxak eta informazio praktikoa: kokapena, altimetria, argazkiak, mapak, eta abar. Une honetan ia 3.000 mendi baino gehiagoren informazioa aurkituko duzu, tartean daude Mendizale Federazioaren mendi-katalogoan dauden guztiak..

  2. Igotako mendiak markatu eta gordetzeko aukera.

  3. Aplikazioak estatistika pertsonalak ematen dizkio erabiltzaileari (zeintzu mendi igo dituen, noiz, zenbat aldiz,...). Horrela, aplikazioa, nor berarentzat datu-base eta katalogo pertsonal modukoa ere izango da.
  4. Federatuta bazaude, zure federatu-datuekin lotu dezakezu aplikazioa eta mendi-lehiaketa ofizialetan parte-hartzeko aukera eta horien jarraipena egiteko ere balioko dizu EMF Mendiak aplikazioak.

2026ko uztailean atera dugu EMF eta CodeSyntaxen lankidetzaren emaitza den lehenengo bertsioa. Etorkizunean, Federatuentzat erreminta eta funtzionalitate berriak argitaratzea da gure asmoa, gutxinaka-gutxinaka, euskal mendizaleei ahalik eta aplikazio oso eta erabilgarriena eskaintzeko asmoz.

Sailkapena eta ikonoak

Mendien artean filtroak eta sailkapenak egiteko aukera ere izango du erabiltzaileak. Mendirik altuenak, baloratuenak, gertuen daudenak,... Horrekin batera, beste hiru ikono eta filtro ere aurkituko dituzu:

GPSa: distantziak eta kokapena

Aplikazioari ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko, GPS funtzioa gaituta izatea aholkatzen dizugu. Horrela, gertuen dauden mendien informazioa eta mapak izango dituzu, mendira iristeko ibilbidea ezagutu ahalko duzu, eta abar. Mendi batera daukazun distantzia ere GPS bitartez kalkulatzen dizu gailuak. Gainera, igoera mendi-tontorrean zaudela markatzen baduzu, GPSak konfirmatuko du benetan mendi hori igo duzula, eta zure igoeren zerrendan sigilu bidez adieraziko da igoera hori GPS bidez balidatuta dagoela.

Gogoan izan lehiaketa ofizialetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango de igoerak GPS bidez markatzea eta, bestela, argazkia eranstea.

Informazio praktikoa

Mendien fitxetan agertzen diren datu praktikoak (batez ere, distantziak eta igoera-denborak), gutxi gora-beherakoak dira, eta mendizale bakoitzaren gaitasunaren araberakoak, betiere.

 

Iturriak eta kredituak

Aplikazio hau garatzeko hainbat iturri arakatu eta erabili dira.

  • Zerrenda gehienak eta informazio nagusia euskarazko Wikipediatik jaso dira, eta baita Euskal Herriko Mendi Federazioaren zerrendetatik eta OSM mapetatik ere. Mendien aurkezpen-testuak eta informazio praktikoa berariaz sortu dira aplikazio honetarako eta CC-by-sa lizentziapean zabaltzen ditugu.
  • Ahal izan den kasu guztietan, mendiaren izena zehazteko orduan, Euskaltzaindiak hartutako erabakiak jarraitu dira (dagoeneko erabakita dituen mendi izenen kasuan, behintzat). Euskaltzaindiaren toponimia ofiziala jarraitu da, hortaz.
  • 2023. urtean Gipuzkoako mendietako postontzien informazioa ere eguneratu eta aberastu da, Urdaburu Elkartearen, Gipuzkoako Aldundiaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren laguntzarekin.
  • Herrien eta probintzien datuak automatikoki ekarri dira Googleren APIa erabiliz. Mendi bakoitza zein herritan dagoen kokatuta, beraz, gutxi gora-beherakoa da (Googlek ematen duena). Kasu batzuetan, herriaren ordez eskualdea zehaztu digu API horrek. Eskuzko edizioa ere egon da ondoren.
  • Mapak sortzeko Leaflet kode irekiko liburutegia erabiltzen dugu. Maparen iruditeria Espainiako IGNrena, Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi zerbitzuarena eta OSM zerbitzuarena erabiltzen ditugu.
  • Oinarrizko argazki-bilduma txiki bat Panoramiotik ekarri zen 2016ko udazkenean, automatikoki API bidez. Harrezkero gehitu diren irudi guztiak mendizaleek erantsi dituzte edo APP honen kudeatzaileok.
  • Informazioa osatzeko (mendilerroak, garaierak, eta abar), goian aipatutako zerbitzuez gain, Euskal Herriko mendien inguruko informazioa eskaintzen duten webguneak ere kontsultatu ditugu, bereziki informazio zabalena jasotzen duten Mendikat eta Wikiloc.

Kasu guztietan, eskuzko lana ere egon da, zerrenda eta datu guztiak zuzendu eta atontzeko. Akatsen bat aurkitzen baduzu, mendiren bat gehitu nahiko bazenu, edo beste edozein iradokizun baduzu guri egiteko, pozarren jasoko genuke zure berri. Idatziguzu mezu bat: mendiak@codesyntax.com. EMFek eta Codesyntaxek ez dute erantzunkizunik aplikazio honetan egon daitezkeen datu okerren inguruan edo datu oker horiek sor ditzaketen arazo puntualetan.

Mendizalea bazara eta oraindik ez baduzu ezagutzen, jaitsi Mendiak APPa eta probatu!

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

 

Egiletza eta laguntzaileak

Mendiak Aplikazioa Codesyntax enpresaren lana da. Backend edo zerbitzariko aplikazioa Django eta Pythonen garatu da eta datu-baserako MySQL erabili da. Aplikazioaren interfazea garatzeko Ionic Framework eta React JS erabili dugu. Android eta IOS azpiegitura natiboak inplementatzeko Capacitor JS erabili da.

2026, urteaz geroztik Euskal Mendizale Federazioarekin elkarlanean kudeatzen dugu bi erakundeok Mendiak.eus egitasmoa.



 

..........................................

Babesle ofiziala

Gure eskerrik beroena Laboral Kutxa erakundeari, proiektu honi emandako babesarengatik.

 

..........................................

Diru-laguntzak

Proiektuak ondorengo erakundeen diru-laguntza jaso du:

 

 

..........................................

Erakunde laguntzaileak

Proiektu honek, gainera, ondorengo erakundeen partaidetza ere izan du, Gipuzkoako mendiekin lotutako zenbait proiektu eta erronkatan.