Saioa handiaren itzalean geratzen da sarri Abartan, baina hala ere Baztan inguruko mendirik garaienetakoa da (1.095 metro), eta 100 mendien lehiaketarako puntuagarri ere bada. Aniz edo Berroeta ingurutik egiten da igoera, Urlegiko lepotik iraganez, pare bat orduko ibilbidean zehar. Gailurretik Nafarroa iparraldeko mendien ikuspegi ederra aurkituko dugu, Pirinioak ere bertan ditugularik.
Informazio praktikoa:
- Berroetatik: 1,5 ordu (3 km)
- Aniztik: 1,5 ordu (3 km)