Adartza mendilerroari izena ematen diot gailurra, baita garai eta ezagunena ere. Bankako lurretan dago, Luzaiderekin mugan. Bankatik Adartzara dagoen 1000 metroko desnibelak handitasuna ematen dio tontor eder honi. Hegoaldeko mendizaleentzat gailur nahiko ezezaguna den arren, 100 mendien lehiaketarako puntuagarria da eta Euskal Herriko 100 mendi ederrenen zerrendan ere agertzen da.
Informazio praktikoa:
- Bankatik: 2,5 ordu (6 km)
- Baigorritik: 3,5 ordu (10 km)