Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Aizkolegi

100 mendien lehiaketa
841 metro
Aizkolegi mendilerroa - (Bertizarana, Nafarroa Garaia)

Bertizko parkeko gailur nagusia da Aizkolegi (841 m). Parketxetik bertatik igo daiteke, pagadi ederrean barrena eta ondo markatutako bidetik, nahiz eta bidea luze eta aspergarri samarra den (11 km pista batetik). Errazagoa da, ordea, Plazazelai ingurutik igotzea, ibilgailua Orabideako errepide bazterrean utziz, 500 metroko garaieran, Aizkolegi ekialdean. Gora heltzen garenean ezustean harrapatuko gaitu tontorrean aurkituko dugun jauregiak, parketxea bera sortu zuen Pedro Zigak eraikia XX. mende hasieran. Gaur egun erabat hondatuta eta jaustekotan dago, baina oraindik ikusten da jauregi ederra izan zela, leku paregabean kokatua. Baztan osoa ez ezik, Lapurdiko kostaldea ere behatu ahalko dugu Aizkolegitik.

Informazio praktikoa:

  • Oieregitik (Bertiz): 3 ordu (11 km).
  • Plazazelaitik: 1 ordu (2.5 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK