Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Aizkorri

100 mendien lehiaketa
1.523 metro
Aizkorri mendilerroa - (Gipuzkoako Partzuergo Nagusia, Gipuzkoa)

Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da, Gipuzkoan kokatua baina Arabako mugatik hurbil. Nahiz eta mendilerroari izena eman dion, ez da Aizkorriko mendilerroko garaiena, aldamenean dagoen Aketegi baita altuena. Hala ere, ingurumari honetako tontorrik ezagun eta igoena da Aizkorri. Aterpetxea eta gurutzearekin batera, haitzezko talaia batean duen baseliza ere aipagarria da mendi honetan. 

Baseliza horrekin batera, aipagarriak dira beste bi ondare elementu, San Adriango erromatar galtzada eta San Adriango tunela (UNESCOren ondare katalogoan sartuta dago).

Gainera, Aizkorriko mendilerroa euskal mitologiaren sinesmen eta elezahar askoren kokalekua ere bada. Besteak beste, Mariren etxe nagusienetarikoa dela esan izan dute inguruko biztanleek. Marik bi egoitza nagusi ditu mendilerroan: Gaiztozulo Oñati aldean eta Aketegi.

Informazio praktikoa:

  • Arantzazutik: 2'5 ordu (8 km)
  • Otzaurtetik: 2-2'5 ordu (4-6 km).
  • Araiatik: 4 ordu (10 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK