Legaireko zirkua iparraldetik ixten duen mendi-kaxkoetako bat. Tontor txiki hauek ia ez dira bereizten garaieraz albokoengatik, gora-behera txikiko lerro jarraia osatzen baitute, besteak beste, Kortaundik, Akarratek, Surbek eta Atauko haitzak. Parez pare geratzen da Arabako lautada eta Aratz-Aizkorri parke naturala.