Aketegi (1.551 m) Gipuzkoako mendirik garaiena da, eta baita Euskal Autonomia Erkidegokoa ere. Aizkorri mendilerroan dago, eta alboan dituen Aitxuri eta Aizkorri gailurrak baino altuagoa da. **OHARRA**: Gailur honen izenarekin adi ibili behar gara. Izan ere, 2017ko ikerketa baten ondorioz aurreko hamarkadetako usteak aldatu ziren. Garai batean Aitxuri izenez ezagutzen zen tontor hau "Aketegi" bihurtu zen; Aketegi zena "Aketegiko erpina"; eta Aitzabal izenekoa "Aitxuri".
Informazio praktikoa:
- Arantzazutik: 2'5 ordu (8 km)
- Otzaurtetik: 2-2'5 ordu (4-6 km).
- Araiatik: 4 ordu (10 km).