Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Aketegiko erpina

1.548 metro
Aizkorri mendilerroa - (Gipuzkoako Partzuergo Nagusia, Gipuzkoa)

Aketegiren 2. tontorra, metro gutxira dagoena eta 3 metro baxuagoa dena (1.548 metro ditu, eta Aketegik 1.551 m). **OHARRA** Gailur honen izenarekin adi ibili behar gara. Izan ere, 2017ko ikerketa baten ondorioz aurreko hamarkadetako usteak aldatu ziren. Garai batean Aitxuri izenez ezagutzen zen tontorra "Aketegi" bihurtu zen; Aketegi zena "Aketegiko erpina"; eta Aitzabal izenekoa "Aitxuri" (ikus Pyrenaica 266, 2017ko 1.).

Informazio praktikoa:

  • Arantzazutik: 2'5 ordu (8 km)
  • Otzaurtetik: 2-2'5 ordu (4-6 km).
  • Araiatik: 4 ordu (10 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK