Akondia edo Arrikurutz Eibarren aurkituko dugun mendi atsegina da, Kalamua eta Urko ezagunagoen artean, Ixuko lepo gainean eta Arratetik oso hurrean. Garai batean inguruko baserri-auzo osoari ere Akondia deitzen zitzaion, gaur Mandiola eta Gorosta auzoetan banatuta. Gerra Zibilean borroka-leku bilakatu zen mendi hau eta 6 hilabetez parez pare izan ziren errepublikazaleak eta matxinatu frankistak, Akondia mendiaren magal bana defendatuz. Oraindik ere gerrako hainbat aztarna eta hondar aurkituko ditugu, besteak beste lubakiak, tunelak eta bonbek utzitako zuloak.
Informazio praktikoa:
- Arratetik: 1 ordu (3 km)
- Ixutik: 45 minutu (2 km)