Alba-aitz, Albako kaskoa eta Olloa izenez ere ezaguna, Baztango gailur hau ez da, beharbada, ingurumari honetako mendirik igoena, baina bai edozein mendizale asetzeko adina eder. Baztango lurrek eta Aldudek bat egiten duten parajean dago kokatuta. 100 mendien lehiaketarako puntuagarria da eta Euskal Herriko 100 mendi ederrenen artean ere zerrendatu dute.
Informazio praktikoa:
- Artesiagako mendatetik: 3 ordu (10 km)
- Beartzundik (Elizondo): 2 ordu (6 km)