Bizkaiko bigarren mendirik garaiena da Aldamin, albo-alboan duen Gorbeia ezagunaren ostean. Bien artean Aldaminoste (1.321 m.) izeneko mendi-lepoa dago. Lepo horren alboan sortzen da, hain zuzen ere, elur-metaketak eragindako "igitai" formako elurtegi ezaguna. Aldaminek Gorbeiak baino bisitari gutxiago jasotzen ditu urtean zehar, baina bertatik ere ikuspegi ederra izango dugu.
Informazio praktikoa:
- Pagomakurretik (Bizkaia): 2 ordu (6 km)
- Muruatik (Araba): 2 ordu (6 km)