Alen mendia Bizkaiko mendebaldean kokaturik dago, Enkarterrietan. 804 metroko garaiera du. Alen mendian burdina meatzeak zeuden, eta burdina hori Castro Urdialesera garraiatzen zen. Igotzeko lekurik arruntena Alen izeneko auzoa da (Sopuerta). Santa Cruz izeneko auzotik ere igo daiteke, baita Kantabriatik ere, Otañes auzotik. Azentua azken silaban daramala ahoskatu behar da izena; Alén, alegia.
IGOERAK
Hasiera: Turtzioz.