Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Alkaxuri / Hirubelakaskoa

100 mendien lehiaketa
965 metro
Gorramendi mendilerroa - (Baztan, Nafarroa Garaia)

Euskal Herriko eskualde edo haran "galduen" zerrendan aipatu ohi dira Urritzate eta Aritzakun. Nafarroa Garaia eta Beherea artean kokatuta, batetik eta bestetik nahiko isolatuta bizi izan dira bailara horietako biztanleak belaunaldiz belaunaldi. Bada, paraje honen erdian altxatzen da zerurantz Alkaxuriren forma nahastezina, Urritzateko haranak eta Aritzakunekoak bat egiten duten tokian, Gorramenditik iparralderantz doan ardatzaren azken muturrean. Hirubelakaxkoa izenez ere ezagutzen da mendi hau. Otsondo mendatetik Gorramendirantz kotxez joan daiteke Itzulegiko leporaino; handik 2 orduko ibilbidea dago. Bestela, Urritzaten eta Aritzakunek bat egiten duten puntutik, Sumutsuko bordatik, 2 ordu eta erdiko bide polita izango dugu Alkaxuriraino.

Informazio praktikoa:

  • Itzulegi/Gorramenditik: 2 ordu (6 km)
  • Sumutsuko bordatik: 2,5 ordu (7 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK