Baztango iparraldean dagoen mendi ederra da Alkurruntz. Bere forma piramidalarekin, aski nabarmentzen da eta gailurrean aurkituko ditugun paisai eta bistek aise gozatuko dituzte mendizalearen begiak. Igoerarik erosoena Otsondoko lepoan hasten da eta 2 kilometro eta aldapa pikoa gaindituta iritsiko gara gailurrera. Urdazubitik abiatzen den ibilbidea luzeagoa baina aberasgarriagoa egingo zaio mendizale zailduari.
Informazio praktikoa:
- Otsondotik: 45' (2 km)
- Urdazubitik: 3 ordu (10 km)
IGOERAK
Hasiera: Amaiur-Zugarramurdi errepidea.