Allaitz Aguraingo Kuadrilla (Araba) eta Goierri (Gipuzkoa) artean eta Nafarroako mugatik hurbil dagoen mendi bat da, Altzaniako mendilerroan kokatuta dagoena Aratz eta Umandiako tontorren artean. Zenbaitetan Allarte izenaz aipatua, nahiz eta hori, berez, Aratz (eta Imeleku) eta Allaitzen arteko ataka den. Hegoaldean Araia (Asparrena) eta iparraldean Zegama udalerriak ditu. Tontorrak 1.245 metroko altuera dauka.