Adarra-Mandoegi mendilerroko tontorra. Bere jatorrizko izena Altzegi da, eta horrela dago jasota Euskal Herriko mendien katalogo ofizialean (Mendizale Federazioak eta Euskaltzaindiak zehaztuta). Hala ere, inguruko mendizaleen artean Altzadi izena eman izan zaio. Leitzarango ibarraren gainean geratzen da, Leitza eta Berastegi artean.