Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Aranguren

100 mendien lehiaketa
1.149 metro
Elgea eta Zaraia mendilerroa - (Eskoriatza, Gipuzkoa)

Degurixako (Leintz bailara) belardi eta ingurumariak zaintzen dituen gailurra, Eskoriatzako lurretan dagoena, Elorreta (1.141 m) eta Andarto (1.074 M) ezagunagoen artean. Inguru karstiko honek interes geologiko berezia du, besteak beste Degurixako Poljea. Poljeak sakonuneak dira, irteerarik gabeko haran luze eta itxiak, arroka karstikoko mendiguneetan sortzen direnak. Harana ixten duten maldak handiak izaten dira eta haran osoko urak erdigunean biltzen dira, lurrazpiko zulo batean zehar "desagertuz" (arroka karstikoek xurrupatu egiten dute ura). Oso ohikoa izaten da harana urez betetzea eta aintzirak sortzea, bertako fauna eta floraren ezaugarrietan eraginez. Degurixako poljea inguruko artzainen bilgune izan da azken mendeetan eta zenbait artzain-txabola ere aurkituko ditugu oraindik bertan.

Informazio praktikoa:

  • Mendiola auzotik: 2 ordu (5 km).
  • Urkuluko urtegitik: 2,5 ordu (7 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK