Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Arauntza / Arrobieta

Haurrekin egitekoak
613 metro
Hernio mendilerroa - (Azpeitia, Gipuzkoa)

Errezilgo Etumeta auzotik mendebalderantz abiatuta aurkituko dugu Sañoa mendiak osatzen duen mendilerro txikia, izatez Hernio-Gazume mendilerroaren jarraipena. Ingurumari honetan eta Etumetatik hasita 4 gailur aurkituko ditugu erreskadan: Munomendi, Mugarriluze, Sañoa eta Arauntza. Arauntza da berez ia mendi luze bakarra den honi amaiera ematen dion kaxkoa, Azpeiti gainean nabarmenduz. Azpeititik ere igoera laburra dauka, nahiz eta aldats gogorrekoa. Gailur hau Arrobieta (Arroite) izenez ere ezagutzen da.

Informazio praktikoa:

  • Azpeititik: 1,5 ordu (4 km).
  • Etumetatik: 45' (3 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK