Trabakuko lepoaren hegoalderantz, Zengotita auzoan abiatuta, Oizko mendilerroak bere azken muturra erakusten digu. 400 metro inguruko tontor txikiz osatutako segida bat da, Ego ibaiaren eta Ibaizabal ibaiaren arroak banatzen dituena. Zaldibar hegoaldean geratzen da; Mallabia iparraldean. Eta tarte horretan, Zengotitatik abiatu eta Areitioraino, Osmagain (528 m) eta Areatxu (489 m) tontor txikiak aurkituko ditugu. Azken hau Mallabiko Aretxu auzoaren gainean dago eta izenak hainbat aldaera ditu: Aretxu, Areatsu, Ariatzu, Aretxua eta abar.