Hauza handiaren ondoan ixil eta gordea geratzen da mendizale gehienentzat Abraku (edo Argañeta) mendi-tontorra. Hala ere, bere 1005 metro xumeekin, Banka (Nafarroa Beherea) eta Baztan (Nafarroa Garaia) artean dagoen tontor honetarako igoera erabat gomendagarria eta gozagarria da. Bankatik abiatuta ibilbide luzeagoa dauka; Elizondoko Beartzun auzunetik abiatuta, aldiz, nahiko igoera erraza, Basagar eta Pagozelai lepoetan barna.
IGOERAK
GPS Ibilbideak
|
|
5,38 km | 2,5 ordu | Deskargatu |