Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Arkaleko harkaitzak

Haurrekin egitekoak
250 metro
(Oiartzun, Gipuzkoa)

Ondare historiko eta naturala uztartzen ditu Arkale inguruak, parean duen Urkaberekin (234 m) batera. Oiartzungo lurretan daude biak eta bide interesgarri bezain polit batek batzen ditu, Oiartzungo Elizaldetik bertatik abiatuta. 

Arkaleko harkaitzetan bertan Beloagako gaztelu interesgarri eta garai batean garrantzitsuaren hondarrak aurkituko ditugu, Oiartzungo Gurutze auzoan. Beloaga harkaitz gaineko gaztelu tipikoa zen, X. edo XI. mendekoa, txiki samarra, baina zelatatzeko dorre xume bat baino handiagoa, gazteluak ehun metrotik gorako perimetroa baitu. 

Oiartzungo eraikin zaharrenaren arrastoak dira eta gazteluak zutik iraun zuen bost mende luzeetan bailarako ikur bilakatu zen eta Oiartzungo armarrian ere azaltzen da. 

Gazteluaz gain, inguruan bisita daitezke erromatar garaiko Andrearriaga hilarriaren erreplika eta 1936ko gerra garaiko bunkerrak eta Langile Batailoien barrakoi zati bat.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK