Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Arrate

536 metro
Eibarko mendiak mendilerroa - (Eibar, Gipuzkoa)

Eibarko auzoa eta tontorra. Gailurrean gurutze bat dauka eta bertatik gertu Arrateko Andre Mariaren santutegia dago; Ama Birjina hau Eibarko zaindari izendatu zuten 1928an. Santutegiaren inguruan aisialdirako gune zabala dago. Zelan handi bat dauka, pagoz inguratuta, pare bat taberna ere baditu inguruan, frontoia eta jolaserako guneak,... Arrate Irratia herri emisorak ere bertatik emititzen du. Santutegiaren lehen aipamenak 1498koak dira. Gaur egungo eliza XVII. mendekoa da. Barruan egurrezko bobeda berezia du, burdinsare barroko bat eta Andre Mariaren irudi gotikoa ditu. Bertako jaia irailaren 8an ospatzen da (Andre Mariaren jaiotza), eibartarrentzat egun handia. Arratera oinez igotzeko ohiko bidea "Pausoetatik" da, Azitaindik gora: tradizioaren arabera Ama Birjina bide horretatik igo omen zen Arratera, 3 pausotan.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK