Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Arriurdiñeta (Iruñarri)

100 mendien lehiaketa
1.059 metro
Mendaur mendilerroa - Eratsun (Nafarroa Garaia)

Arriurdiñeta Mendaur mendilerroaren sartaldean kokatutako gailurra da, Malerreka inguruan, Saldias eta Eratsun herrien parean. Iruñarri izenez ere ezagutzen da (eta horrela dago postontzian), baina izen hori beherago dagoen eremu zabalago bati dagokio berez eta Euskaltzaindiaren katalogoan Arriurdiñeta izena hobetsi da.

Belardiz estalitako tontor honek talaia zabal eta atsegina eskaintzen du inguruko haranetarantz. Nahiz eta parean daukan Soingo gaineko antena eta eraikuntzek paisaiaren zati bat zertxobait hondatzen duten, Arriurdiñetatik zabaltzen den ikuspegia izugarri ederra da mendizalearentzat. Magaletako pagadien itzaletik irten eta tontorreko larreetan barrena ibiltzeko gune aproposa da, Malerreka iparraldeko mendi-ingurunearen bakeaz gozatzeko.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK


GPS Ibilbideak

Ezkurra - Arriurdiñeta 3,91 km 1,5 ordu Deskargatu