Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Artxurieta

1.228 metro
Andia mendilerroa - (Andia, Nafarroa Garaia)

Nafarroako Sakanatik gorantz egin eta Lizarragako lepoa ganditu bezain azkar, Urbasako eta Andia mendilerroko lurraldean sartuko gara. Lautada zabal horren ekialdean aurkituko ditugun gailur nabarmenen artean daude Malkaxko (1.238 m) eta Artxurieta (1.228 m), biak ere elkarrengandik gertu, eta Iturgoiengo ermitatik hurbil. Inguru honetako garaiera nabarmenenak direla aipatu dugu, baina tontorrak ez dira bereziki deigarriak, tontor zorrotza baino belardi zabalez estalitako eremu borobilduak baitira, Artxurieta zein Malkaxko. Igoerarik arruntena Lizarragako lepoan abiatzen da; edo, bestela, pixkat aurreraxeago, Arbeltz izeneko ingurumarian.

Informazio praktikoa:

  • Lizarragatik: 3 ordu (9 km).
  • Arbeltzetik: 2 ordu (6 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK


Hasiera: Lizarragako errepidea.