Astobizkar Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da, Ortzanzurieta mendilerroan, Luzaidetik gertu. Bere garaiera, 1506 metrokoa da eta, ozeanotik hasita, 1499 metrotik gorako garaiera duen Pirinioetako mendilerro ardatzeko lehen mendia da. Gainera, Ortzanzurieta mendilerroa osatzen duten bost mendietatik, bigarren garaiena da. Mendia, Napoleonen Tontorra bezala ere deitzen da. Adituek, Lepoeder eta Bentarte lepoen artean kokatzen dute Pirinioetako gudurik ezagunenetako bat, Orreagakoa, alegia, non, euskaldunek, Karlomagno enperadorearen atzegoardia osoa, enperadorearen iloba zen Errolanekin batera suntsitu zuten, euskaldunek, Iruñako harresiak suntsituta ikusi zituztenean.
Informazio praktikoa:
- Ibañetatik: 1,5 ordu (5 km)