Legaireko parajean, Entzia mendilerroan, Arabako lautada ikusteko begiratoki naturala aurkituko dugu. Aratz-Aizkorri mendilerroa pare-parean daukatela, tontor txiki segida bat aurkituko dugu Arabako lautadaren gainean. Mirutegi eta Baio dira gailurrik altuenak eta euren alboan geratzen da Atauko haitzak osatzen duen balkoi ikusgarria. Legairetik igoera azkar eta erraza dauka. Opakuatik ordu t'erdi inguruko bidea pagadian barrena.
Informazio praktikoa:
- Durrumatik: 2 ordu (5,5 km)
- Opakuatik: 1,5 ordu (5 km)
- Legairetik: 1 ordu (3 km)