Atxolin 841 metroko altuera duen Soraluzeko mendia da. Euskal Herriko miradore ederrenetarikoa dela diote, alde batera zein bestera begiratu ikusmira zabala baitauka. Aiako Harriak eta Pirinio aldeko mendiekin batera, gure inguruko Aralar, Aizkorri, Urkiola eta Gorbeia ikus daitezke, besteak beste, handik.