Gorbeia mendilerroko tontor txikia. Gailurra ez da bereziki nabarmentzen ingurukoen artean, baina Itxinako inguru karstikorako sarrera emango digu eta inguruan leize, sima, zirrikitu eta beste hainbat egitura geologiko interesgarria aurkituko ditugu, besteak beste, Supelegor haitzuloa, Mariren bizitoki dena, edo gailur ondoan dagoen Atxulaurreko zuloa edo "begia". Pagomakurretik zuzenean igotzen da; Itxinarako bidea hartuz, Atxulaur da aurreneko tontorra.
Informazio praktikoa:
- Pagomakurretik: 1 ordu (2 km)
- Urigoititik (Orozko): 2,5 ordu (4 km)