Aramotz-Legarmendi mendilerroko tontor harritsua, Mugarra zabalaren luzapen bat da Atxurkulu. Eskalada leku garrantzitsua dira Mugarrako harresi bertikal hauek. Baita hainbat hegaztiren bizileku ere, batez ere sai arreena (kolonia handia dago bertan), baina horietaz gain, sai zuriena, belatz handiena, belatxingena, mendi-tuntunena eta beste hainbat hegazti errupikola edo harkaiztiarrena.