Aumategi edo Saiturri Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da. Debagoieneko eta Elgeako mendilerroko mendirik garaiena da. Eskoriatza eta Oñatiko udalerrien lurretan dago, tontorra bera Oñatin badago ere, Barrundia udalerri arabarrarekin duen mugan. Ez da, Debagoienean ohikoa den bezala, kareharrizko mendia. Hau belartsua da. Bertan, Elgeako haizerrota ospetsuen parkea dago.