Lapurdi eta Nafarroa Beherea artean kokatua, Luhoso eta Ortzaize arteko lurretan, Baigura da Euskal Herrian iparralderen dagoen mendia. Handik gora, kilometro eta kilometrotan, ez dago beste mendi esanguratsurik. Parapentea egiteko leku ezaguna da eta gailurra antenaz beteta dago. Hala ere, Arberoa eskualdeko sabaia da eta ikuspegi izugarri zabala du. Blantzartetik errepide bat dago gailurreraino (ibilgailuentzat itxita). Gogoan izan Nafarroa Garaian ere badela Baigura izeneko beste mendi bat (1477 m) Aretako mendietan, Urraul eta Aezkoa artean.
Informazio praktikoa:
- Blantzartetik: 1,45 ordu (5 km).
- Luhosotik: 2,5 ordu (7 km).
IGOERAK
Hasiera: Luhuso.