Entziako mendilerroko tontorrik garaiena da (1.197 metro). Ezagunagoa eta nabarmenagoa den Mirutegi mendiaren alboan dago, baina pixkat gorago dagoen Baio da mendilerroko tontor nagusia (eta 100 mendien lehiaketarako puntuagarria). Arabako lautadaren ikuspegi paregabea dago gailurreko amildegietatik. Behe-behetik igo daiteke (Okariz edo Durrumatik); bestela, Opakuaraino autoz igota (edota Legaireraino iritsita), mendizalearen mailaren arabera.
Informazio praktikoa:
- Durrumatik: 2 ordu (5,5 km)
- Opakuatik: 1,5 ordu (5 km)
- Legairetik: 1 ordu (3 km)