"Eibarko mendiak" izenez ezagutzen dugun mendilerroko ipar erpina osatzen du Baldako txuntxurrak. Eibarko lurretatik haratago, Markinako Iturreta auzoan, Urko eta Mendibil gailurrak baino apur bat iparralderago. Markinatik ordu beteko ibilbidea dago Baldako tontorrera; bestela, errepidea dago Iturreta auzoraino. Ibilgailua Iturretako San Kristobal ermitako aparkaleku txikiak utziz gero, ordu erdiko pasiada gozoa izango dugu gailurreraino.
Informazio praktikoa:
- Markinatik: 1 ordu (3 km).
- Iturretatik: 30 minutu (1,5 km).