Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Behorlegituturru (Behorlegi)

100 mendien lehiaketa
1.265 metro
Arbaila mendilerroa - (Mendibe, Nafarroa Beherea)

Behorlegiko tontorra (edo Behorlegiko ttutturrua) Nafarroa Behereko mendi bat da, Arbailako mendilerroan dagoena. Behorlegi herritik Ahüzki mendaterantz eta Zuberoarantz doan errepide bazterrean geratzen da eta Landerre lepotik ordu erdiko ibilbide motza besterik ez dugu tontorreraino. Mendian zertxobait gehiago ibili nahi duenak beherago hasi dezake ibilbidea, Mendiben edo Behorlegin. Merezi du, Euskal Herriko paisaiarik ederrenak aurkituko ditugulako ingurumari honetan.

Informazio praktikoa:

  • Landerre mendatetik: 30' (1 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK