Belastegi
(Allin, Nafarroa Garaia)
Lizarra iparraldean aurkituko dugu Belastegi, Urederra errekaren ertzean, Allin bailaran eta inguruko mendietatik nahiko isolatuta. Antena handi bat dauka tontorrean eta porlanezko pista batetik igo daiteke bertaraino. Pista horretatik igotzea baino, politagoa da Zubielkitik (450 m) abiatzea. Ordubete eskasean iritsiko gara tontorreraino. 100 mendien lehiaketarako puntuagarria izan ez arren, ikuspegi ederra eskainiko digu Belastegik, Lizarralde osoaren ikuspegi zabalarekin.