Belatxikieta mendia Aramotzeko mendilerroaren tontorrik garrantzitsuenetakoa da. 661 metroko altuera du eta ikuspegi ederra dauka Bilboko eta Durangoko ibarretarantz. Belatxikietan mendiaren tontorrean mugarri handi bat dago, eta azpian baseliza txiki bat. Belatxikieta mendira Dimatik, Zornotzatik edo Lemoatik igo daiteke. Zornotzatik errepidea dago ia tontorreraino eta jai egunetan bisitari ugari hartzen ditu.
Informazio praktikoa:
- Zornotzatik: 1,5 ordu (5 km).
- Lemoatik: 2 ordu (6 km).
- Dimatik: 2,5 ordu (8 km).