Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Berriozokoa

983 metro
Belate mendilerroa - Baztan (Nafarroa Garaia)

Belateko mendate alboan dagoen tontor ttipia dugu Berriozokoa. Mendi-bide batek garamatza antenaz betetako gailurreraino. Komunikazio-estazio honek edertasuna kentzen dio tontorrari, baina ez inguruari, Belate inguruan astebururo elkartzen diren ehunka mendizaleek ondo dakiten bezala. Belatetik ordu erdi inguruko paseoan iritsiko gara eta bidean aurrera egin ahal beste 45 minutu inguruan zapalduko ditugu Txaruta, Garmendi, Pagoaundi eta Putzuetako gainak.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK