Delikako arroila gainean dauden tontor txikietako bat da Bertzeta. Izen gutxikoa, baina panorama zabal eta ederrekoa da Gibillo mendilerroko gailur hau, Amurrio eta Orduña aldeko ikuspegi zoragarria eskaintzen baitu alderdi guzti honek. Untzagatik (Zuia) abiatuta paseo erraza da Delika arroilaren hegoaldeko alderdi hau ezagutzea, nahi bada baita Delikako urjausiraino ere.
Informazio praktikoa:
- Untzagatik: 1 ordu (3 km).