Bizkargi mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dago; izan ere, 4 udalerrien arteko muga da Bizkargi tontorra. 555 metroko altuera du eta gailuerrean Santa Kurtz baseliza dago. Espainiako Gerra Zibilean mendi honetan gatazka odoltsuak izan ziren. Horregatik, urtero-urtero maiatzeko lehen igandean gudariei omenaldia egiten zaie tontorrean bertan.
Informazio praktikoa:
- Larrabetzutik (Goikolexea): 1,5 ordu (4,5 km)
- Aretxabalaganetik: 45' (2 km)