Buruntza

(Andoain, Gipuzkoa)
Donostialdeko mendirik ezagunenetako bat da Buruntza, hain ezaguna eze, Buruntzaldeko eskualdeari izena ematen diola. Andoain (hegoaldera), Lasarte-Oria (iparraldera) eta Urnieta (ekialdera) herrien artean dago. Ikusgarriak dira mendiaren ekialdeko magalean dauden harrobiak, neurri handi batean mendia desitxuratu dutenak. Gailurretik gertu, Burdin Aroko kastro edo antzinako herrixka gotortu baten aztarnategia dago, monumentu-multzo izendatua. 2013 urtetik Euskal Y sareko trenbideak zeharkatzen du tunel batez mendebaldetik ekialdera. Gertuko gailur nabarmenak Andatza (mendebaldera) eta Adarra (ekialdera) dira.
IGOERAK
Mariantoñeta
2022-04-24 17:42Mariantoñeta
2022-04-24 17:41Juankar
2022-04-18 18:31Unai
2022-03-19 10:35Aitor
2022-02-19 11:39Javier Martínez
2022-01-23 17:40Gorka Manso
2022-01-23 11:06