Toloño mendilerroan dagoen mendia da Cervera. Lagran eta Pipaon herrien artean dago kokatuta (bietatik igo ohi da), gutxi gora-behera Toloñoko edo Kantabriako mendilerroko erdigunean. Inguru honetako tontor gehienen antzera, paraje ederrean dago kokatuta eta bista paregabeak ditu alde baterantz zein besterantz.
Informazio praktikoa:
- Pipaondik: 1,5 ordu (5 Km)
- Lagrandik: 2 ordu (7 Km)