Santikurutze Kanpetzu (Araba) eta Nazar (Nafarroa Garaia) artean bada bide bat bi lurralde hauek batzen dituena, Nazargo lepotik igaroz. Behin lepo horretara hurreratuta, begien aurrean ikusiko ditugu Costalera inguruko harkaitz eta paraje ikusgarriak, besteak beste, hegazti harraparientzat interes bereziko gune direnak. Kodes mendilerroko tontorrik garai eta garrantzitsuenetakoa da Costalerako hau eta mendilerroa ixten du bere sortaldeko inguruan, Zuñiga eta Acedo herrien parean.
Informazio praktikoa:
- Nazarretik: 1,5 ordu (5 km).
- Kanpezutik: 2 ordu (7 km).