Enkarterrietan kokatutako mendi leun eta atsegina da Cotobasero. Ubal mendatearen eta Aldeacuevaseko Las Arreturas lepoaren artean dago, Karrantza erdi-erdian, eta udalerriak dituen 47 auzuneetako asko eta asko ikus daitezke ingurune honetatik, Cotobaserok oso ikuspegi ederra eskaintzen duelako Karrantzako lurren erdigunetik. Ubaletik zein Aldeacuevasetik (Las Arreturas lepotik) iritsi daiteke Cotobasero tontorrera. Bi kasuetan, nahiko ibilbide samurra, igoera gutxirekin. Bertan aurkituko ditugun zezen, behi eta mastinak gobernatzea izango da mendi honek eskainiko digun zailtasun handiena.
Informazio praktikoa:
- Las Arreturas (Aldeacuevas): 1 ordu (3 km).
- Aldeacuevasetik: 1,5 ordu (4 km).
- Ubal mendatetik: 1,5 ordu (4 km).