Gasteizko mendien arteko gailurra, Zaldiaran ezagunagoaren alboan dagoena. Peña (del) Cuervo izenez ere ezaguna, edota Arrieta izenez ere bai (Arrieta auzunearen gainean dago, izan ere, tontor hau). Igoera ohikoena ere handik hasten da, Arrieta, Askartza edo Doroño inguruetatik.
Informazio praktikoa:
- Arrietatik: 1,5 ordu (4 km).
- Zaldiaran lepotik: 1 ordu (3km).