Mapa gehienetan ez dugu aurkituko mendi txiki baina eder hau. Izen ofizialik ere ez dauka eta inguruko toponimoarena erabili dugu guk. Bardeetako Castiltierra ezagunetik aurrera egin eta 1.5 km ingurura txabola txiki bat eta parking bat aurkituko ditugu bide bazterrean. Agirreren Etxola izenez ezagutzen da txabola hau. Handik mendebalderantz ikusiko dugu "cabezo" txiki hau. Tontorrera igotzea ez da erraza eta gainera ez da aholkatzen, igadura handituko genukeela eta ingurunea desitxuratu. Benetako markatutako biderik ere ez dago gailurrera iristeko. Hortaz, hobeto da bere inguruan paseatzea eta tontorraren magaleraino igotzea, Bardeetan baino aurkituko ez ditugun paisaia eta bistak topatuko ditugulako paraje basati honetan.
Informazio praktikoa:
- Agirreren etxolatik: 1 ordu (3 km).