Arabako lurrek Burgosko lurrekin bat egiten duten lekuan, mendebaleko azken eremuetan, mendilerro nahiko ezezagun baina eder bat aurkituko dugu: Artzena mendilerroa. Valderejoko parkearen hegoaldeko mugan dago eta mendi interesgarriak daude mendizaleentzat: Cueto, Bachicabo, Mazo, Vallegrull... Denen artean Cueto dugu garaiena. Ebro ibaiak irekitako labarren gainean altxatzen da eta ikuspegi paregabea eskaintzen du. Nograro izeneko auzunetik igotzen da; bestela, Burgosko Garoña aldetik, aldats handiagorekin.
Informazio praktikoa:
- Nograrotik: 2 ordu (7 km)