Aixolako urtegi gainean dagoen mendi kaxkoa, Egoetxeaga auzuneran gainean; aldamenean dituen Santamañazar (677 m) eta Erdella (690 m) mendiekin batera Eibar hornitzen duen Aixolako urtegia betetzen dute bertako urek eta Ego errekaren iturri nagusia dira. Aixolatik gora ere igo daitekeen arren, Karabieta lepotik (Elgeta eta Eibar artean) du igoerarik ohikoena. Igoera erraz eta laburra.
Informazio praktikoa:
- Karabietatik: ordu bete (3 km)